Guztira 121 oriotar daude Etxebizitza sailean alokairuko pisu eske

Alokairua. Etxebizitzen eskaria nabarmena da Orion, batipat gazteen artean. /  ETXEBERRIA
Alokairua. Etxebizitzen eskaria nabarmena da Orion, batipat gazteen artean. / ETXEBERRIA

Etxebizitak alokatzeko eskaria dagoela gogoratzen dute Orain plataformatik

DV ORIO.

Otsailaren 21eko udalbatzarrean PSE talde politikoak astebete lehenago Udalean sartu zuen 'Alokairuko etxebizitzak, gazteei lehentasuna emanez' mozioa bozkatu zen. Zazpi aldeko botorekin (Bildu, Orain, PSE) eta bost abstentziorekin (EAJ-PNV) onartua izan zen.

Lau puntu zituen mozioak, hurrenez hurren: 1.- Eusko Jaurlari-tzari eskatzea babeseko etxebizitzak egitea Orion, alokairuzko erregime-nean eta gazteei lehentasuna emanez horiek eskuratzeko. Helburu hori lortzeko, udalak behar diren bilera eta gestioak egingo ditu 2018ko lehen sei hilabetekoan; 2.-Eusko Jaurlaritzari doan lagatzea Muntoko udal partzela, bertan babeseko etxebizitzak egin ditzan alokairuko erregimenean eta gazteei lehentasuna emanez horiek eskuratzeko; 3.-Orioko Udalak aurreko puntuan aipatzen den lagapena gauzatzeko behar diren txosten eta azterketak egingo ditu; 4.-Orioko Udalak behar diren gestio guztiak egingo ditu akordio hau gauzatzeko, eta erabaki honen berri emango dio Eusko Jaurlaritzari. EAJ-PNV talde politikoak bere abstentzioaren arrazoietan nagusienetako bat oriotarren alokairuzko etxebizitzen beharra eta eskari zehatza ez jakitea izan zen.

48 etxebizitza, 200 euro

Muntoko udal partzelan 48 etxebizitza izango direla estimatzen da, bost urtetarako kontratuak eta 200 euro inguruko alokairuarekin. Hilabete batzuk dira Azpeitia eta Zarautz herrietan hitzarmenak egin dituztela Eusko Jaurlaritzarekin, herrian erroldatutako gazteei lehentasuna emanez.

Horren harira, Orain taldeak Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzari honako informazio hau eskatu dio: zenbat oriotar dauden Etxebizitza sailean izena emanda alokairuko etxebizitza Orion eska-tzen. «Eusko Jaurlaritzatik erantzuna idatziz helarazi zaigu: 2018ko otsailaren 28an alokairuzko etxebizitza lortzeko 121 oriotar daude izena emanda. Horregatik dira beharrezko alokairuan jarriko diren etxebizitzak eraikitzea», diote Orain plataformatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos