Gurutzeaga bizikleta probaren bosgarren edizioa bihar goizean

Plazatik irtengo dira bihar txirrindulariak. /  ARRIZABALAGA
Plazatik irtengo dira bihar txirrindulariak. / ARRIZABALAGA

Kadeteen Gipuzkoako txapelketa, Imanol Korta eta Xabier Telleria herritarrak bertan arituko dira

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Bihar, kadete mailako (14-15 urte) V. Gurutzeaga Saria jokatuko da. Gainera Gipuzkoako txapelketa izango da Zestoako proba hau. Bizikleta proba goizeko 10:30etan hasiko da, herriko plazan, eta 12:00ak aldera iritsiko dira txirrindulariak frontoi zaharraren parean kokatuko den helmugara. Tarte horretan, beste bi aldiz ere pasako dira txirrindulariak herri barrutik. Irteeran Imanol Korta eta Xabier Telleria herritarrak izango dira bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos