Gurs-eko kontzentrazio-esparrura bisita gidatua antolatu du Portale Kultur Elkarteak

Gurs-en Euskal Herriko hainbat errefuxiatu egon ziren./
Gurs-en Euskal Herriko hainbat errefuxiatu egon ziren.

Urriak 29, igandea, egingo da irteera hau

K.A RRIZABALAGA ZESTOA.

Portale Kultur Elkartearen egitasmoen artean, memoria historikoaren inguruan jardunaldi batzuk antolatzea zegoen.

Gai hau jorratzeko asmoz, urrian bi hitzaldi izango dira Portale Kultur Elkartearen egoitzan, eta horretaz gain, Zuberoa eta Bearnoren arteko mugan kokatua zegoen kontzentrazio esparrura bisita gidatu bat ere antolatu dute elkarte honetatik. Gursen (Bearno) eduki zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar 1939an, gerra zibila amaitu ostean. Hasieran errefuxiatuen kanpamendu bat izan zen arren - gerora kontzentrazio gune bat bilakatu zen, Munduko Bigarren Gerratea tarteko.

Izen ematea irekia izango den arren,Portaleko bazkideei lehentasuna emate aldera, bazkideek urriaren 2ra arteko epea izango dute hau egiteko. Urriaren 2tik 17ra, gainontzekoek Potxolonean eman ahal izango dute izena.

'Memoria historikoa: frankismoaren ondorioak Euskal Herrian' izango du izenburutzat ekimen sorta honek, eta hauek izango dira ekitaldiak:

Urriak 17, asteartea. Hitzaldia: Frankismoa Euskal Herrian, Iñaki Egañarekin. Urriak 24, asteartea, hitzaldia: Egia, justizia eta erreparazioa, Josu Ibargutxi-ren eskutik. Urriak 29, igandea. Gurseko kontzentrazio-esparrura bisita gidatua, Josu Txuekarekin.

Izena ematea urriaren 2tik 17ra, Potxolonean edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidean. Prezioa (bidaia + bazkaria) 35 euro kostatuko da ( Portale Kultur Elkarteko bazkideek 25 euro).

Futbola

Zestoako Talde nagusiak 2 eta 0 irabazi zion Ikasberriri, zaleen aurrean jokatu zuen estreinako partidan, eta beste horrenbeste egin zuten kadete neskek, Aloña Mendiko taldeari etxean 3 eta 0 irabazi ostean. Jubenil eta kadete mutil taldeek aldiz galdu egin zituzten beren norgehiagokak, lehenengoak Burumendiren aurka (4 eta 0) eta kadeteek etxean (1 eta 4) Trintxerperen aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos