Gure Eskuk deituta, ehundaka oriotar elkartuko dira biharko giza-katean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

'Eman Eskua Etorkizunari' lelopean, giza-katea antolatu du Gure Asko Dagok biharko, Donostia eta Gasteiz, Bilbotik pasatuta lotuko dituelarik, 201,9 kilometro guztira. Oriori kilometro bat dagokio eta beste bat Aiarekin batera. Bostehun herritarretik gora eman dute izena eta azken egun hauetan ere kopurua goruntz egiten ari da.

Orioko Udalak ere azken udalbatzarrean bere atxikimendua eman zuen, giza katean parte hartzeko deialdiarekin bat eginez, Orioko Gure Esku Dago elkarteak aurkeztutako adierazpen instituzionala onartuz. «Argi dugu, epe luzerako elkarbizitza bermatzeko ezinbesteko baldintza dela erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Elkarrekin etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko bidean, inoiz baino argiago dagokigu askatasunaren eta eskubide zibil eta politikoen defentsan elkarri eskua ematea. Hain justu, ekainaren 10eko giza kateak balio behar du adierazteko herri hau ez dagoela prest atzera egiteko bere asmo eta helburuetan, aurrera egiteko determinazioa duela. Halaber, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko borondatea erakutsi behar du mobilizazioak, horrek ahalbidetuko duelako mugak eta oztopoak gainditzea eta urrutira iristea», zioen mozioak.

Giza katea eguerdiko 12:00etatik 12:30etara egingo da, baina antolatzaileek goizeko 10.30etarako agertzeko deia luzatu dute, izan ere 11:00etarako kateak osatuta egotea da asmoa. Goiz eta eguerdi partean animaziorik ez da faltako Orion.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos