Gurasoei zuzendutako hitzaldia gaur Alondegian

Eskolara sartzen. /  AMAXKAR
Eskolara sartzen. / AMAXKAR

GETARIA.

Zanbuka Guraso Elkarteak gurasoentzat antolatutako hi-tzaldi bat egingo da gaur arratsaldeko 18:00etatik 19:30era Alondegian (Gaztelekua). Gaia benetan interesgarria 'Nola sustatu gure seme-alabengan teknologia berrien eta sare sozialen erabilpen egokia'. Jorratuko diren gaiak besteak beste ondorengoak izango dira ; Gaiarekiko hurbilpena. Pribatutasuna / Identitate digitala. Sare sozialak eta bideojokoak: arriskuak eta onurak. Harremana sare sozialetan eta Ciberbullying-a. Gurasoentzat jarraibideak. Segurtasunerako konfiguraziak. Gaurko hitzaldia ez da bakarra izango hilabete honetan zeren datorren ostegunean, otsailak 15, berriro eskainiko dute Zanbukako kideak eta Baikarak.

Matrikulazioa Iturzaetan

Iturzaeta Herri Eskolan zabalik dago matrikulazio epea baina erne zeren bihar ostirala amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943140729 edo 012073aa@hezkuntza.net helbide elektronikoan aurkituko dute interesdunak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos