Guraso Eskolaren saioa izango da ostegunean

Zahar Etxean da hitzordua, arratsaldeko 18:00etatik aurrera

DV AIZARNAZABAL.

Urriak 26an eman zitzaion hasiera Berdintasun programaren baitan sortu den Guraso Eskola. Bertan urtean zehar landuko diren gaiak eta dinamika azaldu ziren. Datorren bilera etzi ostegunez izango da arratsaldeko 18:00etan Zahar Etxean.

Nahiz eta izen emateko epea amaiturik egon, norbaitek parte hartu nahiko balu izena eman dezake eta bertako partaide izan.

Aurkezpen egunean datorren hilerako gurasoei bi film-dokumental ikustea gomendatu zitzaien familiaren elkarbizitzan eta haurren hezkuntzansortzen diren hainbat gai isladatzen direlako.

Gomendagarria da, ez derrigorrezkoa, bai bertan parte hartuko dutenentzat eta baita joango ez direnetzat ere, hausnarketarako gaiak ikutzen baitira bi filmetan, 'Un Dios salvaje' eta 'Capitán Fantastic'.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos