Guraso Eskolan izena eman daiteke bihar arte

Iturzaeta. Eskolan edo udaletxean eman behar da izena. /  AMAXKAR
Iturzaeta. Eskolan edo udaletxean eman behar da izena. / AMAXKAR

Urriak 25ean hasiko da 2017-18ko ikasturtea getariar gurasoentzat

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako guraso Eskola abian laster jarriko da eta bertan parte hartu nahi duten gurasoak izena emateko epea bihar amaitzen dela jakin behar dute. 2017-18 ikasturtean, bi talde antolatuko dira, seme-alaben adinaren arabera banatuko direnak (0tik 7ra eta 8tik 12ra), bakoitza bere ordutegiarekin.

Denera 7 saio ordu eta erdikoak izango dira, asteazkenetan burutuko direnak eta egunak zeintzuk izango diren, hau da egutegia, lehenengo saioan finkatuko dira. Iturzaeta Herri Eskolan egingo da ikastaroa eta lehenengo saioa urriak 25ean egingo da. Saioen ordutegia ondorengoa izango da, 14:30etik 16:00etara 0tik 7 urteetara dituzten gurasoentzat eta 18:00etatik 19:30era 8tik 12 urteetara dituzten gurasoak. Izenak eskolan edo udaletxean eman.

Fotos

Vídeos