Guraso Elkartearekin Iturraranera erleak ezagutzera goiz bueltan

Erleak. Iturrarango erlategia ezagutuko dute bisitariek igandean.

GETARIA.

Datorren igandean, goizpasa antolatu du Guraso Elkarteak Aiako Iturraran parketxera. Bertan erlategia bisitatuko da. Izena Harritarten eman behar da eta azken eguna gaur da. Bazkideek autobusa doan izango dute eta ez direnek 5 euro. Bazkide egiteko txartelak Harritarten izango dira (urteko kuota 10 euro). Bazkide zerrenda Harritarten dago. Bisita gidaturako sarrera 6 euro da helduentzat eta 4 haurrentzat. Haurrek arduradun batekin joan behar dute. Irteera 10:15ean autobus paradan eta itzulera 14:00etan.

Fotos

Vídeos