GIRO BIKAINEAN OSPATU ZEN JAN SANO AZKOKA

GIRO BIKAINEAN OSPATU ZEN  JAN SANO AZKOKA

Animaliak, janaria, arropa, bitxi eta beste hainbat gauzeteko postuak, asto proba, musika, dastaketak, harrijasotzaileak... VII. Jan Sano eta Bizi Pozik azokan denetarik ikusi ahal izan zen. Eguraldi ederra lagun, jende asko hurbildu zen azokara eta salmentak ere oso onak izan ziren, saltzaileek egun amaieran esan zutenez. Asto-proban, Etxaberen astoa Xarparenari gailendu zitzaion ozta-ozta. 55 eta 54 plaza egin zituztelarik hurrenez-hurren. Tartean, Altuna harrijasotzaileak erakustaldia eskaini zuen. Goiz guztian zehar, pintxo eta sagardo dastaketa ere egin zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos