Gipuzkoako Txapelketan, trainerua nagusi

ORIO.

Jarraian hirugarren bandera lortu du Orio Arraun Elkartearen lehen traineruak. Oraingoan, Gipuzkoako Txapelketa. Azken bi urteetan bigarren egin ostean, oraingoan azkarrenak izan dira. 19 minutu eta 46 segundoko denbora markatuz Getarian egin zen estropadan, bigarren Hondarribia izanik 6 segundora, hirugarren Donostiarra eta laugarren San Juan. Sestao eta pasa den igandean Donostian lortutako banderen ondoren, orain Gipuzkoako Txapelketa. Jon Salsamendik ontzian aldaketak egin zituen, baina hala ere, oso ondo erantzuten ari dira arraunlariak. Azken hiru estropadetan Paul Galdiz, Iñaki Elorzak eta Bersaitz Azkuek bakarrik errepikatu dute. Zaletuak oso pozik daude. Ikusi behar asteburu honetan nola moldatzen diren Galizia aldean, bihar, A Coruñako Banderan eta igandean, Concello de Ares-ek antolatzen duen estropadan, Ligako 5. eta 6.ak. Emakumeak, bestalde, Gipuzkoako Txapelketan, hirugarren sailkatu ziren.

Fotos

Vídeos