Gipuzkoako Kofradien mendeurrena dela eta estropada bihar

Mendeurrena. Aquariumeko aurkezpen ekitaldia. /  AMAXKAR
Mendeurrena. Aquariumeko aurkezpen ekitaldia. / AMAXKAR

Aurkezpena atzo egin zen Donostian eta bertan izan zen Emeterio Urresti Getaria ordezkatzen

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Elkarteak 100 urte betetzen ditu eta atzo goizean Donostiako Aquariumean aurkeztu zuten bihar mendeurrena ospatzeko egingo den estropada. Elkarteko lehendakaria den Eugenio Elduayenekin batera egon zen aurkezpen honetan Getariako Elkano Arrantzale Kofradiako lehendakaria, Emeterio Urresti. Joan den urteko udaran bete zituen Gipuzkoako Elkarte honek ehun urte eta horren harira ekimen ezberdinak antolatu nahi izan dituzte eta nagusiena Donostiako badian bihar eguerdiko 12:30ean egingo den arraun proba izango da.

Atzera begiratuz esan beharra dago duela ehun urte sortu zenean, 1917an, bederatzi kofradiak hartu zutela parte, Getaria, Mutriku, Donostia, Pasai San Juan, Orio, Hondarribia, Zarautz, Zumaia eta Pasai San Pedro. Urteekin hauetariko hiru desagertu dira (Zarautz, Zumaia eta Pasai San Pedro) eta beste sei kofradiak nola edo ahala jarraitzen dute lanean. Baina kezka nagusia etorkizunean daukate arduradunek. Arrantza mundua beti izan da oso lantegi gogorra eta aurrera begira belaunaldi berriak ez dira ikusten lan honetarako. Gazteak beste bide batzuk hautatzen dituzte eta ordezkoak bilatzea gero eta zailagoa egiten zaie arrantzaleei.

Lehen aipaturiko estropada izango da mendeurren honen ekimen nagusia eta bertan parte hartuko dute elkartearen sorreran zeuden herrietako traineruak. Baina kirol proba hasi aurretik ekintza instituzionala ere egingo da Donostiako Aquariumean goizeko 11:00etan hasita. Ondoren elkartearen inguruko bideo emanaldi bat egingo da, lore eskaintza bat Carlos Blasco de Imaz enparantzan (Aquarium gainean) hildako arrantzaleak gogoratuz eta amaitzeko bazkaria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos