Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ikasgela Ibiltaria Orion izango da bihar

DV ORIO.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak bultzatutako ekimen bat da Ikasgela Ibiltaria, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko. Irizar enpresaren laguntza ere jaso du ekimenak. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleak sentsibilizatzea du helburua Ikasgela Ibiltariak, baina gizarte osora zabaldu nahi du eragina. Programatzen ikastearen garrantzia nabarmendu nahi dute antolatzaileek ekimen honen bitartez.

Gipuzkoa osoan dabil Ikasgela Ibiltariaren autobusa uztailean, eta bihar, uztailak 17, Orion izango da, goiz eta arratsaldez, Abaromendin hain zuzen. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak, guztiz doan. Programazio-tailerrak 45 minutukoak izango dira eta aldez aurretik eman behar da izena.

Fotos

Vídeos