Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia bihar lehiatuko da Getarian

Gipuzkoako Batel Ligan onenak izan dira getariar gazteak eta etxean lehiatuko dira bihar. /  AMAXKAR
Gipuzkoako Batel Ligan onenak izan dira getariar gazteak eta etxean lehiatuko dira bihar. / AMAXKAR

GETARIA.

Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia bihar goizeko 10:30etatik aurrera lehiatuko da Getariako uretan. Hamaikagarren jardunaldia izango da eta Ligako txapeldunak erabakiko ditu, hurrengo asteburuan Pasai Donibanen Gipuzkoako Txapelketa lehiatu aurretik (larunbatean kanporaketak eta igandean finalak). Getariako Arraun Elkarteak Ligako irabazle bat izango du, gazte mailako mutilen on-tzia. Bi estropada bertan behera utzi dira aurtengo Ligan baina beste guztietan irabazle izan dira getariarrak (estropada batetan ezik, non bigarren atera ziren). 87 puntu lortu dituzte eta bigarren dagon Zarautz batelak 65 ditu. Etxean beraz Ligako trapua eskuratuko dute eta beraiekin neskak ere ikusteko aukera izango da biharkoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos