GGAren 10. urteurren festa bihar egingo dute

Kartela./
Kartela.

GETARIA.

Getaiko Gazte Asanbladak bere hamargarren urtea betetzen du eta biharko festa antolatu dute urteurrena ospatzeko. Egitaraua eguerdiko 12:00etan zabalduko dute, txupinazua bota eta txosna irekierarekin, frontoian, eta triki-poteoa jarraian. 14:00etan bazkaria, frontoian. Ondoren jokoak egingo dituzte, kalez kale. Arratsaldeko 19:00etan elektrotxarangaren txanda. Fabe de Fuka taldearekin. Eta festa eguneko azken saioa zuzeneko kontzertua izango da 21:30ean, frontoian. Taleak, Kaotiko, En Tol Sarmiento (E.T.S) eta Odolaren Mintzoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos