Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia igandean jokatuko da

Irteera portuan izango da aurten ere. /  AMAXKAR
Irteera portuan izango da aurten ere. / AMAXKAR

47. edizioa betetzen da eta partaide kopurua 2.500era igoko da. Irteerari goizeko 11:30ean emango zaio portuan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gero eta arrakasta handiagoa du Getaria eta Zarautz artean uztailean jokatzen den igeriketa zeharkaldiak eta aurtengoan datorren igandean ospatuko du bere 47. edizioa.

Partaidetzak errekor berria jarriko du, 2.500 igerilari izango dira Getariako portuan bilduko direnak eta sei multzotan banatuta, hamar minutuko tartearekin taldeak banan bana ateratzen joango dira, lehenengoa goizeko 11:30ean. Igerilari azkarrenak (aurrez lortutako marken arabera) aterako dira lehendabizi eta gero txandaka beste guztiak.

Portua eta Zarauzko hondartza bitartean dauden 2.850 metroak burutu beharko dituzte denak eta hauen artean 35 getariar ere igerian izango ditugu. Antolaketak laguntza emango duten boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos