Getariarrak Donostiako Santo Tomasetan izango dira gaur

Ursula, Santo Tomas azokan begirada gehien jasoko dituena. / E.B.
Ursula, Santo Tomas azokan begirada gehien jasoko dituena. / E.B.

Arrantzale Zaharren Elkarteak antolatu du gaurko egun bateko irteera, azoka ikusi eta Albaola Museora bisita

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Arrantzale Zaharren elkarteak, jubilatu eta pensionisten etxeak, gaurko egunerako irteera interesgarria antolatu du. Getariar asko izango dira Donostiako Santo Tomas egunaz gozatzen, batzuk euren kabuz joan da baina beste talde handi bat egun pasa eginaz antolatu den bidaiarekin joango dira. 40 bat lagun.

Lehendabizi, goizeko 10:30ean denak elkartu eta hamaiketakoa egingo dute elkartean. Indarrak hartu ondoren, goizeko 11:00ak inguruan aterako da autobusa Donostiarantz. Bertako azoka ezaguna bisitatzeko aukera izango dute denak, bakoitzak gogoko dituen bazterrak bisitatuz.

Eguerdiko 14:30ean bazkaria, Oiartzungo Gurutze Berri jatetxean. Arratsaldeko 17:00etan Pasaian kokatuta dagoen Albaola Museora bisita gidatua egingo da eta 19:00etan etxera itzuliko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos