Getariar gazteak bateletan txapeldun Gipuzkoan

Lan bikaina egin zuten asteburuan herriko arraunlari gazteek. Gero, ospatzeko harrera egin zitzaien herrian. / AMAXKAR
Lan bikaina egin zuten asteburuan herriko arraunlari gazteek. Gero, ospatzeko harrera egin zitzaien herrian. / AMAXKAR

Kepa Etxegoienek jaso zuen ziaboga onenaren saria batel denboraldia bikain borobilduz

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Pasai Donibanen lehiatu dira asteburu honetan Gipuzkoako Batel Txapelketak eta Ligan bezala, gazte mailako mutilen ontzia nagusi izan da.

Txapeldunek final gogorra izan zuten, bezperan zarauztarren atzetik geratu ondoren igandekoan aurrea hartzeko txanpa borrokatua izan zuten Oriorekin eta Zarauzko batelarekin baina zorionez erakutsi zuten koadrila onena direla eta txapeldun berriak ditugu.

Lander Garrastazu eta Joseba Ostolaza entrenatzaileak pozik noski. Gainera Kepa Etxegoienek jaso zuen ziaboga onenaren saria batel denboraldia bikain borobilduz.

Neskek ere lan ona egin dute eta lanean jarraitzen badute emaitzak helduko zaizkie, garbi ikusi bai da Ligan onera egin dutela jardunaldiak aurrera egin duten einean.

Herritarrek harrera prestatu zieten denei arratsaldean, merezitakoa, eta igande borobila osatu zuten denak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos