Getariar bikote mistoek lan txukuna egin zuten Zarauzko proba ezagunean joan den igandean

Getariarrak. Gaizka eta Saioa aldapan gora. Herriko bikote onena beraiek osatu zuten. Lidia eta Jose Ramon kale Nagusian barrena /  AMAXKAR
Getariarrak. Gaizka eta Saioa aldapan gora. Herriko bikote onena beraiek osatu zuten. Lidia eta Jose Ramon kale Nagusian barrena / AMAXKAR

Ez ziren asko izan baina beste bikote guztiak bezala primeran pasatu zuten goiza lasterka

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Joan den igande goizean Zarauzko 39. Bikote Mistoen Krosa lehiatzen zen eta urtero bezala bertan korrika aritu ziren getariarrak. Tamalez ez ziren bikote gehiegi animatu eta agian hurrengo urteetarako prestatzen hasteko unea izan daiteke, parekidetasuna gehien bultzatzen duen kirol proba dugu hau eta aurrerantzean bikote misto gehiago ikusi nahiko genituzke honelako probetan.

Eguraldiak beldurra ematen zuen aurreko egunetan baina igande goizean Zarautzera joan ziren bikote mistoak eguraldi aproposa bilatu zuten zazpi kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko eta gainera urteroko moduan zaletuen babesa une oro jasotzen zuten denak.

Herritarrak bikote erabat getariarrak ez zituzten gehiegi osatu, ez da beharrezkoa, baina zerrendan bilatu ditugunak hauek izan ziren; Saioa Martinez de la Hidalga eta Gaizka Gorostiaga 85. postuan, Lidia Olaizola eta Jose Ramon Aristi 158.ean, Iurdana Kamio eta Gabriel Cendoya 277.ean, Kontxi Zubimendi eta Daniel Gabilondo 316.ean, Aitziber Alkorta eta Ekaitz Balenziaga 330.ean eta Itxaso Agirre eta Xabier Urdangarin 466.ean.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos