700 getariar baino gehiago elkartu ziren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Musika, argazki erraldoia eta beste hainbat ekitaldi egin ziren igandean katea osatu aurretik. /  GURE ESKU DAGO
Musika, argazki erraldoia eta beste hainbat ekitaldi egin ziren igandean katea osatu aurretik. / GURE ESKU DAGO

JUAN MARI ZUBIARRI GETARIA.

Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Gure Esku Dago dinamikaren giza kateak eta 700 getariar baino gehiago elkartu ziren igandean, 2014ko gizakatean izan zirenaren bikoi-tza. Eguna 10:30ean hasi zuten Getarian, txalapartariekin.

Ondoren, txistularien lagun-tzarekin dantzak eskaini ziren herriko plazan, gero bertsolariak eta azkenik herri bakoitzeko hizlari banak testu bateratu bat irakurri zuten, gogoratu Lezo, Azpeitia, Beizama eta Errezilekoak Getarian izan zirela ekimenean parte hartuz.

Zarautz eta Zumaiarantz

Ekitaldia amaitzean argazki erraldoi bat atera eta bakoitza bere lekuetara joan zen. Batzuk Zarautzerantz eta, besteak, Zumaiarantz.

«Getaria bezalako herri txiki batentzat izugarrizko erronka izan da giza kate hau hartzea. Zazpi kilometroren ardura izan dugu. Dena kudeatzen lan handia izan dugu eta zorionez dena ongi atera da», adierazi zuten antolatzaileek bukatzean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos