Getarian abiatuko den Bankoa DV torneoan bi herritar arituko dira

Aristi. Aurrelariak Mariezkurrena II.a izango du atzean. /  AMAXKAR
Aristi. Aurrelariak Mariezkurrena II.a izango du atzean. / AMAXKAR

Aristi eta Zenekortak jokatuko dute eta bihar estreinatuko da atzelaria Sahatsagan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

26. edizioa betetzen du afizionatu mailan antolatzen den pilota txapelketa ospetsu honek Bankoa Credit Agricole-EL DIARIO VASCO saria eta hirugarren urtez Getarian abiatzea erabaki dute. Herriko bi pilotari hautatu dituzte aurten bertan lehiatzeko Gorka Aristi aurrelaria eta Gorka Zenekorta atzelaria. Baina bakoitzak bikotekide ezberdina izango du.

Zenekortak bihar ekingo dio txapelketari eta etxekoen aurrean gainera. Esan bezala berriro Getarian hasiko da Bankoa Credit Agricole-EL DIARIO VASCO saria eta arratsaldeko 17:30ean hasita Gorka Zenekortak Aurrekoetxearekin bikotea osatuko du eta aurrean izango dituzte Osa eta Apezetxea. Zenekortak garaipena lortzen badu hurrengo kanporaketa Elgoibarren jokatu beharko du, datorren urriak 11n gaueko 22:00etan hasiko den jaialdian.

Eta erne zeren bigarren hau gaindituz gero herritarren arteko partida jokatuko zuten zeren Galdakaon azaroak 17an jokatuko den partidan zain egongo da Gorka Aristi eta bere bikotea Mariezkurrena II. Ez da erraza izango partida hau ikustea baina nork daki. Horretarako bihar Zenekortak getariarren babesa izango du eta joan den urtean Aristik egin bezala lehen kanporaketa irabazi dezake.

Aristik aurten txapelketako goialdean sartzea lortu du eta berarekin bikotea osatuko duen Mariezkurrena, Iruñeako atzelaria, joko askorekin dabilen pilotaria izanik bikote indartsua osatuko dute. Hauek partida azaroak 17an jokatzen dute eta gainditzea lortuz gero finalerdietara pasatuko lirateke, Zarautz edo Donostian jokatuko den batera. Finala Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko da abenduak 16an.

Bestalde pilotazaleak gaur bertan pilota partidak ikusteko aukera dute zeren Gipuzkoako Esku Pilota txapelketa abian jartzen da eta arratsaldeko 19:00etan Sahatsagan Txeruko kadete eta jubenilak binaka arituko dira. Igandean berriz, nagusiak arituko dira.

Fotos

Vídeos