Getariako XVI. Salbatore Biatloia jokatuko da gaur goizean

Amaiera. Kale Nagusian gora.
Amaiera. Kale Nagusian gora.

Eguerdian hasiko da helduen proba baina aurretik biatloi txikia egingo da lehen aldiz

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Irailera pasatzea erabaki ondoren, XVI. Salbatore Biatloiak gaur izango du aukera aldaketa onerako izan den jakiteko. Eguerdiko 12:00etan Malkorbe hondartzan emango zaio hasiera kirol proba honi eta ohikoa den bezala 550 metro igerian egin ondoren korrika beste 3.500 egin beharko dituzte partaideak. Aurrez izena emateko aukera bazen baina egun berean ere bertaratzen direnak 11:00etatik 11:30era izena emateko moduan izango dira eta eguraldiarekin izan diren aldaketak ikusita agian asko izango dira azken ordurako utzi dutenak erabakia

Biatloi nagusia hasi aurretik eta lehenengo aldiz, Biatloi Txikia ospatuko da. 11:00etan emango zaio hasiera Malkorben eta bi mailetan banatuko dira parte-hartzaileak, 9 eta 11 urte bitartekoak eta 12 eta 14 urte artekoak. Lehenengoak 75 metro igerian eta 250 korrika egingo dituzte eta bigarrenak 150 eta 500 burutu behar dituzte. Izen-ematea doan izango da gaztetxoentzat.

Fotos

Vídeos