Getariako Keta Babyauto futbol talde nagusiak denboraldi-aurre bikaina darama orain arte

Prestatzen. Golak ospatu nahi dituzte getariarrek Iñaki Azpitarteren aginduak beteaz. / AMAXKAR
Prestatzen. Golak ospatu nahi dituzte getariarrek Iñaki Azpitarteren aginduak beteaz. / AMAXKAR

Gazte mailako taldeak ere ekin dio denboraldia hasi aurretiko partidak jokatzeari

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Keta Babyauto futbol taldeak Lehenengo Maila Regionalean jokatuko du aurten eta lanean gogor ari dira hasieratik euren benetako maila ematen hasteko.

Prestakuntza horren barne denboraldi-aurreko partidak oso garran-tzitsuak izaten dira, emaitza bera baino erritmoa hartu eta taldea entrenatzailearen eskaerak nola bete behar dituen egokitzeko izaten dira.

Baina emaitzak ere bere garran-tzia du eta oraingoz hiru partida jokatu dituzte aurten Iñaki Azpitartek bakarrik zuzenduko duen taldeak eta bi garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte.

Zumaiakoren aurka etorri zen lehen garaipena eta ondoren Vasconia B taldearekin bana berdindu zuten (Jon Lazkanoren golarekin). Azken norgehiagoka Sanpedrotarrak taldearekin jokatu dute getariarrak eta 2-1 nagusitu ziren Ketakoak Ander Lazkanoren golekin. Atzo iluntzean Ostadarrekin joka-tzen zuten eta ostiralean Roteta hartuko dute aurkari. Gazte mailako taldea ere lanean da. Oriokorekin 4-2 galdu ondoren Zarautz taldearekin bana berdindu zuten eta azken partidan Etxarrirekin 5 eta 2 galdu dute. Jubenilen proiektuan eskerrak eman nahi dituzte laguntza ematen ari diren Getariako Udala, Viveros San Anton eta Elkano Jatetxeari.

Fotos

Vídeos