Getariako Abesbatzaren kontzertua Salbatore elizan

Abesbatza. Kontzertua meza ostean emango dute elizan. /  AMAXKAR
Abesbatza. Kontzertua meza ostean emango dute elizan. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Azaroa Musikaz Blai egitasmoaren barne, Xixili Deunaren aitzakian, gaur Getariako Abesbatzaren txanda helduko da. 12:30ean kontzertua eskainiko dute Nice M. Crespo zuzendariaren gidaritzapean, Salbatore Deunaren elizan.

Aurrez, goizeko 11:00etan meza izango da, abesbatzak kantatua eta bertan gogoan izango dituzte hildako musikari guztiak, bereziki azken urtean gure artetik joan direnak. Kontzerturi dagokionez, egitaraua 'Ama maitea' abesti herrikoiarekin zabalduko dute. Ondoren etorriko dira A. Lesbordes-en 'Jeiki jeiki', E. Mocoroa-ren 'Illunabarra', 'Lekeitioko kalean' katu herrikoia eta 'Goizeko izarra' Santestebanek konposatua. Nice Valentziarra denez, bere herriko abestiren bat sartzea gogoko izaten du eta gaur bertako abesti herrikoi bat kantatuko dute , 'Baix d´una penyeta' izenburua duena. Bukatzeko beste hiru kantu, Mozart-en 'Qui, presso a te', Mocoroa-ren 'Itzaya' eta kontzertua amaitzeko Cobos eta Zubimendi-ren 'Adios puerto viejo'. Bide batez Salbatore Deuna Abesbatzak dei bat luzatzen die herritarrei animatu daitezen beraiekin abestera, ahots berriak nahi dituzte eta edonori ateak zabaltzen dizkiote. Harremanetan jarri beraiekin eta kantatzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos