'Getaiko Euskera' liburua 2 eurotan eskura daiteke

Asier Sarasua. /  AMAXKAR
Asier Sarasua. / AMAXKAR

DV GETARIA

. 'Getaiko Euskera' Ahotsak proiektuko liburua eskuragarri dago Turismo Bulegoan eta Udaletxean, 2 euroren truke. joan den astean egin zen liburuaren aurkezpena liburutegian.

Liburua Getariako hizkera eta ahozko ondarea biltzen dituen Getariako Ahotsak egitasmoaren emaitza da. Ekitaldi polita izan zen, eta jende ugari hurbildu zen. Asier Sarasuak, liburuaren egileetako batek, egindako lanaren azalpenak eman zituen, bertaratu ziren guztien gozamenerako.

Hainbat herritarrekin eginiko elkarrizketen bidez, Getariako euskara, ohiturak eta bizimodua jaso ziren duela urte batzuk, azken 50 urtetan hainbeste aldatu diren eta oraindik ere elkarrizketatuen oroimenean zeuden hainbat pasarte jasoz.

Lana hiru fasetan burutu da. Lehenik eta behin, elkarrizketak egin ziren; gero, bertako hizkeraren ezaugarriak jaso; eta azkenik, grabazioak landu, editatu eta bideoa osatu. Elkarrizketa guztiak ikusgai daude interneten, https://ahotsak.eus/getaria/ helbidean.Liburu honetan, haien adierazpenak eta hizkeraren xehetasunak jaso dira. Amaitutzat eman da 2008an hasitako lana.

Fotos

Vídeos