Gaztetxoen nagusitasuna batel txapelketan

Hiru bandera. Oriok Gipuzkoako Batel Txapelketan izan zituen arraunlari eta laguntzaileak. / JOXEMARI OLASAGASTI
Hiru bandera. Oriok Gipuzkoako Batel Txapelketan izan zituen arraunlari eta laguntzaileak. / JOXEMARI OLASAGASTI

Hiru urrezko domina lortu dituzte gaztetxoek, jubenilek bi brontze eta seniorrek ere brontzea

DV ORIO.

Hiru bandera lortu ditu Orio Arraunketa Elkarteak asteburuan Pasai Donibaneko uretan ospatu den Gipuzkoako Batel Txapelketan. Igande arratsaldean harrera egin zitzaien udaletxean irabazleei. Banderak infantil neskek, kadete neskek eta infantil mutilek lortu dituzte, eta aipatu kadete neskek aurreko igandean ere Gipuzkoako Ligaren bandera eskuratu zutela.

Infantil nesketan arraunlariak Saioa Olasagasti, Joana Lertxundi, Nahikari Estevez, Nagore Iturrralde eta patroi Haizea Gozategi izan ziren, eta ordezkoak, Ainhoa Garcia, Maria Alejandra Gonzalez eta Idoia Fernandez.

Kadete nesken untzia Laida Romero, Rosa Atorrasagasti, Maddi Alkain, Jenni Rodriguez eta patroi Joana Lertxundik osatutakoa izan zen, eta ordezkoak Sarai Idigoras, Intza Erkizia, Leire Iturrralde, Arhane Azkue, Uxue Eizagirre, Ainara Bravo eta Ana Manterola.

Kadete neskek aurreko igandean ere Gipuzkoako Ligaren bandera eskuratu zuten

Azkenik, infantil mutilen ontzian Eneko Tamayo, Gartxot Atorrasagasti, Oihan Manterola, Erik Azkue eta patroi gisa Hodei Aizarzanabal aritu ziren, eta ordezkoak: Ugaitz Astigarraga, Julen Uranga, Oier Ikatzeta, Imanol Sarasua, Aimar Arruti, Iker Rojo, Aratz Salsamendi eta Martin Alberdi.

Aipatu, guztiei harrera egin zi-tzaiela igande arratsaldean udaletxean, baina domina gehiago ere egon ziren. Honela, kadete mutilek zilarra ekarri zuten etxera, jubenil neska zein mutilek brontzea, seniorrek bezalaxe. Senior mutiletan Donostiarra nagusitu zen, eta bigarren San Juan. Beraz, hiru urre, eta beste horrenbeste brontze.

Seniorren ontzia, bestalde, bigarren izan zen Gipuzkoako Kofradien estropadan, Hondarribiaren atzetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos