Gaztetxoen ibilaldi neurtua bihar goizean Orion

DV ORIO.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta, Talai Mendi elkartearekin batera, XXI.Ibilaldi Neurtua izango da bihar Orion. Ikastola aurretik abiatuko da goizeko 8:30 eta 09:00ak artean, eta ibilbide motza edo luzea egin ahal izango dutelarik parte hartzaileek. Inguruko herrietako haur asko etorriko dira parte hartzera. Gaztetxoen artean mendizaletasuna sustatzea da helburuetako bat. Talde bakoitzak hiru gaztetxoz osatuta egon beharko du. Biharkoan, Orion eta gainera, Donostian, Oiartzun, Segura eta Aretxabaletan ere izango dira ibilaldiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos