Gazteen trainerilla Espainiako azpitxapelduna

Bikain. Garaipenaren lehian ibili ondoren bigarren amaitu dute getariar gazteek Castron. /  ERASUN
Bikain. Garaipenaren lehian ibili ondoren bigarren amaitu dute getariar gazteek Castron. / ERASUN

Castron lehiatutako txapelketan berriro Bermeok bakarrik hartu dio aurrea getariar ontziari

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gogo biziz ekin zioten asteburuari getariar gazte mailako arraunlari eta patroiak eta bi egunetan onenen artean egon ondoren, finalean Bermeoko ontzia bakarrik izan zuten aurretik, zilarrezko domina eskuratuz, Espainiako gazte mailako azpitxapendun geratuz.

Azken bi denboraldi hauetan bederatzi domina eta zortzi bandera eskuratu dituzte arraunlari gazte hauek eta hori ez da marka makala. Goraipatzekoa baita ere Lander Garrastazu eta Joseba Ostolaza entrenatzaileen lana. Etorkizuneko Esperantzako arraunlariak prestatzea ez da lan erraza izaten eta oso ondo burutzen ari direla euren bete beharra garbi ikusten da.

Zorionak beraz, arraunlari, patroi eta prestatzaileei. Jarraitu horrela lanean eta emaitzak etorriko dira berriro ere. Hauen artean traineruaren aurredenboraldia aipatu behar Mutrikuko XIX. Banderan seigarren amaitzea lortu bai zuten Pasai Donibane edo Kaiku bezalako ontziak atzean utzita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos