Gazteen arteko tortilla txapelketa ospatuko da Salbatore jaien barne

Tortilla egiten.
Tortilla egiten. / AMAXKAR

GETARIA.

Gazteen arteko V. tortilla patata lehiaketa datorren abuztuan 8an ospatuko da, Salbatore jaien barruan. Azken urteetan arrakasta izan duen txapelketa honetan, 14 eta 18 urte bitarteko getariarrak parte hartu ahal izango dute, bikoteak osatuz.

Bikote bakoitzak honako tresneria eraman beharko du lehiaketara, zartaia, labana, sardexka eta osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi. Antolaketak bere aldetik zera jarriko du, 4-5 patata, 6 arrautza, olioa gatza eta sua. Txapelketa abuztuak 8, astearteko 11:00etan hasiko da eta 12:30ean amaitutzat emango.

Epaimahaiak kontutan hartuko du alde batetik, tortillaren itxura, bestetik, tortillaren zaporea eta azkenik baita sukaldarien jantziak (imajinazioa eta originaltasuna).

Txapelketa honek partaide asko izan ditu aurreko edizioetan eta dagoeneko bosgarrena beteko da aurten. Izena emateko azken eguna abuztuak 1a izango da, Turismo Bulegoan.

Fotos

Vídeos