Gazte mailako batela berriz onena Gipuzkoako Ligaren 7. jardunaldian

Irabazle. Gazte mailako batela berriz onena izan da asteburuan. /
Irabazle. Gazte mailako batela berriz onena izan da asteburuan.

Pasai San Pedrok antolatutako jardunaldi berrian Getariako gazteak nagusitu ziren

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gipuzkoako Batel Liga aurrera doa eta Getariako Arraun elkarteak emaitza ona lortu du asteburuan Pasai San Pedrok antolatutako zazpigarren jardunaldian.

Aurrekoan getariarrak gazte mailan ezustekoa hartu zuten Orioko batelarekin. Ordura arte estropada guztietan nagusitu ziren GAEko mutiko gazteak baina orduan bigarren tokian amaitu zuten eta Pasaiako uretan erakutsi nahi zuten hori kasualitatea izan zela. Gogoz ekin zioten getariarrak eta hasieratik denbora onenak egin zituzten ziabogetan. Helmugan onenak izan ziren 9:18ko denborarekin, bigarren sailkatu zen San Pedro etxeko batelari hamaika segundo atera ziotelarik eta hirugarren sartu zen Oriori hamabi. Une honetan sailkapenean lehen postuan jarraitzen dute San Pedrori hamabi puntuko aldea ateratzen diotenean.

Haurren mailan batel mistoa atera zuten eta promesa nesken mailan bi ontziak goraka doazela erakusten dute. A taldea laugarren eta B taldea hamargarren amaitu zuten. Lehenengoak Zumaiari aurrea hartu diote sailkapeneko laugarren tokian eta bigarrenak Tolosaldea C harrapatu nahi dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos