Gazte Eguneko ekimenak gaur

J.A. USURBIL.

Pasa den urtean hartutako bideari jarraituz, aurten ere Gazte Eguna antolatu dute Usurbilen eta gaur arratsaldean ekimen desberdinak izango dira herrian. Bereziki Gazte Eguna parte hartzailea izango dela iragarri dute herriko gazteek. Ekimen honen helburua herriko gazteen arteko harremanak sendotzea da. Antolatzaileek jarrera sexista, arrazista edota homofoborik ez dela onartuko adierazi dute.

Atzo izan zuten lehen ekimena, herriko gazteen kezken inguruko mahai-ingurua izan baitzen Sutegin. Gaur, berriz, arratsaldeko 19:00etan Eonian Elektrotxaranga ibiliko da kalez kale eta 21:30ean afaria izango dute herriko gazteek. Ondoren, 00:00etan kontzertua izango da herriko frontoian. Kezka, Pavloven Zakurrak eta DJ X2R Seymar izango dira bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos