Gazte Egunaren barne paella txapelketa izango da aurten ere

Sukaldariak. Paella egiten askok lehen esperientzia dute. / AMAXKAR

Abuztuak 4an, ostirala, egingo da bigarren edizioa eta izena emateko azken eguna datorren asteazkena izango da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere festetako Gazte Eguneko formula errepikatu egingo da. Hasteko II. Paella Txapelketa egingo da abuztuak 4an, ostirala, Harritarten. Ondoren gazte (gazte sentitzen den oro onartzen da) guztiok elkarrekin bazkalduko dute eta arratsalderako ohitura bihurtzen hari den plana prestatu da, herrian zehar jolasak egiten joango dira heriotzaren karrotxarangaren musikaz lagunduta.

16 urtetik gorakoentzat da eta paella egiteko osagai eta tresna guztiak norberak jarri behar ditu baina paellera eta sua GGAk jarriko ditu. Paella egite hasteko ordua goizeko 11:00ak izango da. Arratsaldeko 14:00etan amaituta egon behar du. Ordurako bukatuta ez dauden paellak txapelketatik kanpo geratuko dira. Izena emateko azken eguna abuztuak 2a izango da, horretarako deitu telefono zenbaki honetara 635201990 (Unai).

Temas

Getaria

Fotos

Vídeos