Gazte Alaiak Txistulari Taldearen Diana eta kontzertua Musikaz Blai egitasmoa amaitzeko

Gazte Alaiak. /  AMAXKAR
Gazte Alaiak. / AMAXKAR

GETARIA.

Musikaz Blai 2017 egitasmoari amaiera gaur emango diote Gazte Alaiak Txistulari Taldeko kideak bi emanaldirekin. Goizeko 9:00etatik aurrera Diana joko dute herritarrak esnatu ditzaten eta eguerdiko 12:30ean Salbatore Deunaren parrokian kontzertua eskainiko dute.

Gazte Alaiak Txistulari Taldea osatzen dute lehenengo txistu bezala Ibon Gereka, Andoni Aristi eta Alejandro Egurbidek, bigarren txistu bezala Gaizka Ezenarro, Karmele Iribar eta Jesus Aldalur, silboteak Marcos Aizpuru eta Juan Basurto eta atabaleroa Carlos Etxarte. Goiz eresian Oiangu, udaberri eta poxpolina doinuak joko dituzte eta elizan berriz egitarau zabala.

Emanaldia Eusebio Basurko Donostiako udal txistulari bandako zuzendariaren kontradantza batekin hasiko da, 'Las Larras' izenburua daramana. Isidro Ansorenaren rapsodia batek emango dio jarraipena, 'Biren zatia'. Tolosan oso ezaguna den habanera bat etorriko da ondoren, 'Molinatxo', eta herrikoia izan arren Aitor Urkiza, Burlatako txistulari eta musikariak prestatutako moldaketa entzungo da. Gero etorriko dira 'Itsas doinuak (herrikoia)' Jose Ignacio Ansorenaren moldaketarekin, Gerardo Butronen 'Beti aurrera', Iparragirreren 'Zugana Manuela', Sarriegiren 'Raimundi Basurko', Pryor-en 'Xirula eta bere zakurra' besteak beste.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos