Gazte Alaiak Txistulari Taldearen Udako Kontzertua bihar eskainiko dute txoko berezian

Gazte Alaiak taldeko txistulariak beti prest izaten dira herriko jaiak alaitzeko. /  AMAXKAR
Gazte Alaiak taldeko txistulariak beti prest izaten dira herriko jaiak alaitzeko. / AMAXKAR

Eguerdiko 13:00etan hasiko da Salbatore eliza aurreko plazatxoan Udako Kontzertua

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gazte Alaiak Txistulari Taldeak urteroko Udako Kontzertua eskainiko du bihar. Salbatore elizaren aurrean dagoen plazatxoan elkartuko dira txistulari eta atabaleroak eta 13:00etatik aurrera ekitaldiari hasiera emango zaio. Kontzertuaren egitarauan lehendabizi 'Las Larras' kontradantza joko dute emanaldiari hasiera emateko. Jarraian etorriko dira 'Molinatxo' habanera, 'Laborda' polka, 'Gotzone' zortzikoa, 'Pays Basque' Fandangoa, 'Txori saltaria' arin-arina, 'Itsas doinuak' abestiak, 'La Bajera' boleroa, 'Lasa' kontrapasa, 'Los Hermanos - Anaiak' pasodoblea, 'Kaskarre' mazurca eta 'Beranlore' popurria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos