Gaurtik igandera bitartean Bisiguaren Festa herriko plazan

500etik gora bisigu basati erreko dituzte egun hauetan. / ETXEBERRIA
500etik gora bisigu basati erreko dituzte egun hauetan. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Gaur arratsaldean, 20:00etan hain zuzen, zabalduko da Orioko Udalak antolatzen duen Bisiguaren Festa. 10 edizio hau gaurtik igandera bitartean luzatuko da. Beti bezala, herriko plaza izango da festaren gunea, bertan egingo direlako otorduak, plazako kioskoa jatetxe handi bihurtuta. Otordu bakoitzean 200 lagunetik gora mahaikide izango dira. Guztira, bost otordu egingo dira: gaur eta biharko afaria, larunbateko bazkaria eta afaria, eta igandeko bazkaria. Guztira, hortaz, 1.000 otordutik gora zerbitzatuko dira eta 500etik gora bisigu basati erreko dituzte zortzi metro luzeko parrila erraldoian.

Aurreko edizioan hasitako ekimenarekin jarraituz, aurten ere, Bisiguaren Laguna oroigarriak banatuko dira gaurko inaugurazio ekitaldian, gaur 20:00etan. Esnal ostatuko Eugeni eta Mari Cruz ahizpak omenduko ditu Udalak, alde batetik, eta Koteto Ezkurra erremontista, bestetik. Pintxo txikiteoaren inaugurazioa ere gaur izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos