Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Edukiontzi. Berriak jarri dira azken asteetan Orion. ETXEBERRIA
Gaurtik aurrera organikoaren eta errefuxaren edukiontziak txartelarekin ireki beharko dira

Gaurtik aurrera organikoaren eta errefuxaren edukiontziak txartelarekin ireki beharko dira

DV

ORIO.

Jueves, 15 de febrero 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hondakinak biltzeko sistema berria bete-betean sartu da indarrean eta gaurtik aurrera, beharrezkoa izango da txartela Orion, organikoaren eta errefusaren edukion-tziak irekitzeko. Txartelik gabe ezin izango dira edukiontzi horiek erabili. Ontzi arinen, paperaren eta beiraren kasuan edukiontziak orain arte bezala jarraituko dute.

Txarteldun edukiontziak erabiltzeko, nahikoa da txartela hurbiltzea aurreko aldean dagoen armarriaren irudira eta, ondoren, tapari gora tira egitea.

Ohiturak aldatzea beti da zaila eta, horregatik, Udal Elkarteak eta Udalak baliabideak jarri dituzte, herritarrek ahalik eta endredo gutxien izateko. Norbaitek arazoren bat baldin badauka bere txartelarekin, kultur etxean jarritako informazio-gunera hurbildu behar du eta han konponduko diote. Herritarrek bertara jo behar dute, baita ere, aldaketaren bat edo hobekuntzaren bat proposatu nahi badute.

Informazio gunea

Informazio-gunea martxoaren 1a arte izango da zabalik: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik-20:00etara; asteazkenetan berriz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatk -12:30era.

Udalak herritarren laguntza nahi du, sistema berria egoki abiatzeko, eta barkamena eskatzen die bizilagunei, aldez aurretik, hasieran sortuko diren endredoengatik.

Sistema berriaren inguruan informazio jaso eta aztertzen jarrai-tzen ari dira kale hezitzaileak. Herritarren bitartekari nagusiak dira, bidelagun onenak.

Herrietan finkatutako arreta eta informazio zerbitzuetan sortzen diren galderak erantzun eta zalantzak argitzen dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios