Gaurkoan umeak izango dira protagonista

Dantzari Txikien Txapelketa. Zortzi bikotek hartu zuten parte atzo eguerdian eta irabazleak Azpeitiko Eneko Sarasua eta Azkoitiko June Elortza izan genituen./
Dantzari Txikien Txapelketa. Zortzi bikotek hartu zuten parte atzo eguerdian eta irabazleak Azpeitiko Eneko Sarasua eta Azkoitiko June Elortza izan genituen.

San Nikolas bigarren honetan beraientzat zuzendurik daude eguneko aktibitate gehienak. Gaztetxoen udalbatzarra, Atsolorra eta puzgarriak goizetik eta ondoren herri kirolak eta bazkari herrikoia izango dira

DV ORIO.

Umeen Eguna izango da gaurkoan, San Nikolas jaien biharamuna. Eta eguneko egitaraua, goizeko 11:00etan zabalduko da gaztetxoen udalbatzarra eta urtean zehar jaiotako haurren ongietorriarekin, Atsolorra. Era berean, goizeko 11:30etik aurrera zabalik izango dira puzgarriak pilotalekuan; eguerdiko 12:30ean, herri kirolen txanda herriko plazan.

Arratsaldez, berriz, 17:30ean, Pello eta Nikolasa aterako dira kalez kale buruhandi eta txistulariekin. Eta eguna bukatzeko, Akerbeltz taldearekin dantzaldia herriko plazan, lehendabizi 1 9:30ean eta bigarren saioa 23:00etan hasita, beraiekin abestuz eta dantzatuz arratsalde-gau ederra igarotzeko aukera.

Biharkoari dagokionez, goizeko 06:00etan eta ohikoa denez, gaupaseroen argazkia aterako da Oa kaleko eskaileretan, eta goizeko 09:00etan 3x3 saskibaloi txapelketari hasiera emango zaio Karela kiroldegian, LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat. Txapelketak arratsaldean izango du jarraipena. Biharko Koadrila Egunak herri bazkaria ere iragartzen du pilotalekuan. Gogoratu, koadrila bakoitzak bere janaria eraman behar duela eta Udalak sagardoa jartzen duela.

Atzo berriz, oso ondo joan zen eskolarteko Kamel Ziani krosa. Lehen edizioa izateko, 150 haur eta gazte korrika ikustea ez dago batere gaizki. Era beran, eguerdi partean dantzari txikien txapelketa izan zen eta irabazleak Azpeitiko Eneko Sarasua eta Azkoitiko June Elortza izan genituen. Bigarrenak Azpeitiko Anaitz Lizartza eta Laura Bastida eta hirugarren saria Amasa-Villabonako Gorka Duran eta Maitane Irurzunentzat izan zen.

Lehen bi egun hauetan, eguraldi hotza, baina gutxienik euririk gabe, eta giro ederrean joan dira bai eguneko orduak eta zer esan gauekoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos