Gaur iluntzean bertso afaria eta arratsaldean mus txapelketa antolatu dira

GETARIA.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Getaiko Gazte Asanbladak eta Artzape Euskara Elkarteak elkarlanean, bertso-afaria antolatu dute larunbat honetarako, ondorengo bertsolariekin: Danel Olano eta Libe Goenaga getariarrak, Maialen Velarde zumaiarra eta Aitor Salegi zestoarra. Gai-jartzailea, Alamedatik Habanerara bertso-eskolako Ane Ezenarro izango da.

Menuari dagokionez, pika-tzekoak, entsalada nahasia eta kostillak izango dira. Postrea: gazta eta membriloa. Sagardoa eta kopa ere prezioaren barruan. Tiketak 12 eurotan daude salgai (eta egunean bertan 15 euro) ondorengo puntuetan:Getariano Gozotegia, Mahasti tabernaHar eta itarte denda.

Eguna borobiltzeko, arratsaldean Mus Txapelketa izango da Berdura Plazan, Gazte Asanbladak antolatuta ondoren, 19:30etik aurrera triki-poteoarekin kaleak girotuko dituzte, plazatik hasita. Bildutako dirua, Artzape Euskara Elkartearentzat izango da eta bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte getariar zein bisitariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos