Gaur hasiko dira Amabirjin jaiak Zestoan

Willis Drummond taldeko kideak. /
Willis Drummond taldeko kideak.

19:00eatan botako dute 'txupinazua' Antzerki eskolako lagunek

K.ARRIZABALAGA ZESTOA.

Gaur, 19:00etan udaletxeko balkoitik suziria bota ostean festak eztanda egingo du Zestoan. 300 herritarrek botoa eman eta gero, ohore hau Zestoako An-tzerki Eskolako kideei tokatuko zaie.

Gaur, osteguna, ekitaldi nagusienak suziri jaurtiketa, herri afaria eta gaueko kontzertuak izango dira, eta bihar, Amabirjin eguna, Bandaren kontzertua, lehenengo zekorketa, profesional arteko pilota jaialdia eta gaueko dan-tzaldiak.

Aipatu aurten bi zekorketak - bakoitzean bi zezen hilko dira- ostiral eta igandean izango direla, koadrilen eguna larunbatean ospatuko dugula, goi mailako pilota jaialdiko partida nagusian Irribarria-Rezusta/Altuna-Zabaleta pilotariak arituko direla eta jaiak igandean amaituko direla.

Gaurko kontzertuak gauerdian hasiko dira, eta bertan Rodeo eta Willis Drummond taldeak arituko dira, Laranjadi plazan. Rodeo, zestoar taldea, musika intentsua eta iradokitzailea, bizi-bizia eta boteretsua duena dugu.

Willis Drummond, berriz, Baionan sortutako rock taldea da eta estilo berezia dute, 90eko hamarkadako punk eta rock hotsak uztartzen baitituzte.

Fotos

Vídeos