Gaur jai giroa nagusi izango da Zestoan, gazteen egunarekin

Gazteek euren eguna izango dute gaur.
Gazteek euren eguna izango dute gaur. / ARRIZABALAGA

Bihar jubilatuen eguna izango da Amabirjin jaien aurrekari moduan

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Ambirjin jaiei hasiera ofiziala emango dien suziria hurrengo ostegun arratsaldean botako den arren, urtero legez, aurreko asteburuan jai giroa nagusi izango da Zestoan, gazte eguna eta jubilatuen eguna ospatuko baititugu asteburuan zehar.

Horrela, gaur, larunbata, gaztetxoen esku pilota txapelketako finalak, ardi txakur ikuskizuna, Ondarbaso txirriña proba, gazteen arteko bazkaria eta gauean musika emanaldia -Cicle talde Madrildar ezagunaren eskutik eta DJ Davila-izango ditugu, kale giroaz gain, noski.

11
00. Gazteen VIII. Esku Pilota Txapelketako finalak.
12
00. Zestoako IV. Ardi Txakur Lehiaketa, arraza librean, Lauiturri inguruan.
13
00. Txoko Feministak deituta, elkarretaratzea plazan, 'ez beti da EZ' lelopean.
14
30. Txotx herrikoia eta mokadutxoa udaletxeko arkupetan. Ustekabe txaranga egunean zehar.
18
00. XXXII. Ondarbasora Igoera.
20
00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
23
00. Cycle taldea, Laranjadi plazan. Cycle talde madrildarra tsunami bat bezala agertu zen musika eszenan, elektronika, popa eta techno musiken arteko koktelera indartsua irudikatuz. Ondoren, D(j)avila.

Bihar, igandea, herriko edadetuak eta trikiti gazteen txapelketa izango dira protagonistak.

'EZ beti da EZ' kanpaina

Aipatu bestalde, Alkatetzak zein Zestoako Eh Bilduk bat egin dutela 'EZ beti da EZ' kanpainarekin, kaleratu dituzten bi idatziren bitartez.

Mendizabal alkatearen esanetan, «Festak guztiontzat izanik, jakina da jaietan parte hartzen duen orok duela eskubidea berak hautatutako moduan ongi pasa eta gozatzeko. Hala ere, agerikoa da zenbait pertsonentzat hori ez dela betetzen. Espero dugu Zestoan herritar guztion askatasuna, aniztasuna eta eskubideak errespetatuak izatea. Zer esanik ez, ez direla onartuak izango uda honetan zehar inguruko zenbait herrietan gertatu diren eraso larriak, ez eta ezkutuan gertatzen diren ohikoak ditugun horiek ere. 'Ez beti da ez' leloa duten txapak banatuko ditugu larunbatean, Txoko Feministak 13:00ean antolatutako elkarretaratzean, eta herriko tabernetan».

Zestoako EH Bilduk zabaldu duen idatzian ere «herritarrak ondo pasatzera animatu nahi ditu elkar errespetatuz eta zainduz. Ez dugu onartuko pertsonak deseroso sentiaraz ditzakeen inongo jarrerarik, emakumeenganako jarrera erasotzailerik, babosorik... ez, ezetz da! Esandako jarrera horien aurrean herritarrak ausart jokatzera animatu nahi genituzke, erasoa salatuz eta erasotuari babesa eskainiz, jarrera pasiboek bide ematen baitie eraso sexistei. Hori horrela, bat egiten dugu Zestoako Txoko Feministak gaur eguerdirako deitu duen elkarretaratzean parte hartzera», diote.

Fotos

Vídeos