Gaur etorriko dira Errege Magoak Akua bailara aldetik

Errege magoek udaletxe azpian jasoko dituzte umeen eskutitzak. /  K.A.
Errege magoek udaletxe azpian jasoko dituzte umeen eskutitzak. / K.A.

Elizako konponketak tarteko, zenbait aldaketa izango dira aurtengoan

K.ARRIZABALAGA ZESTOA.

Gaur, errege egun bezpera dela medio, Hiru Errege Magoak Akua aldetik etortzea espero da, arratsaldeko 18:30ak aldera, gauarekin batera.

Jarraian, herriko parrokiarantz joan beharrean adorazioa egitera, aurtengoan San Juan Egoitzako elizan egingo dute geldialdia. Jarraian, ohiko ibilbidea egingo dute errege magoek beraien zaldietan, lagun-tzaile eta guzti. Horrela, lehenengo Gisasola egoitzara joango dira Gesalaga kaletik plazatik barrena, gero berriro ere Erdikaletik gorantz plazara bueltatzeko.

Orduan iritsiko da bigarren aldaketa, izan ere elizara joan beharrean -hau lanagatik itxita dago- udaletxeko balkoira igoko dira erregeak, handik hitz batzuk esateko asmoz.

Ondoren, eta amaitzeko, udaletxe azpian bertaratzen diren txikien eskutitzak jasoko dituzte.

Helduen laguntza behar da

Gaurko ekitaldi honen antolatzaileek guraso eta orokorrean helduei deia luzatu nahi die gaueko kabalgatan parte har dezaten, erregeen laguntzaile bezala mozorrotuta; izan ere « azken urteotan pajeak gero eta gazteagoak dira (antortxak piztuta eramanez gainera) eta kabalgatari seriotasun gehiago eman nahi diogu», diote.

Parte hartzera animatzen direnek 650966698 telefono zenbakira deitu eta gaur, arratsaldeko 17:00etan, eskolako gimnasiora azaldu besterik ez du izango, oinetako eta galtza ilunekin jantzita. Beste guztia antolatzaileen esku izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos