Gaur etorriko da Bizar Zuri eta bihar Erregeak Getarian izango ditugu

Bizar Zuri. Postaria gaur arratsaldean etorriko da Getariara. / AMAXKAR
Bizar Zuri. Postaria gaur arratsaldean etorriko da Getariara. / AMAXKAR

Gabonak oraindik ez direla amaitu gogoratuko du gaur Erregeen postariak, 18:30ean plazara etorriko baita

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urte berria hasi da baina Gabonak oraindik askorentzat luze joango dira. Eta ez da arraroa kontutan izanik gaur eta bihar bisitari ospetsuak izango ditugula Getarian.

Arratsaldeko 18:30ean Herrerieta kaletik behera etorriko da Bizar Zuri, Erregeen postaria. Laguntzaile asko izango ditu bere inguruan eta denen helburua garbia da, herriko haurren gutunak jaso eta ahalik eta bizkorren Erregeen esku jartzea hauek gero ahal duten neurrian eskatutakoa ekartzen saia daitezen.

Ez dute lan erraza izango ez ba-tzuk eta ez besteak baina saiatuko dira eskariak betetzen. Bihar ordu berean San Anton menditik jaitsiko dira Erregeak, zaldi gainean herriko plazara igo eta Herodes bisitatu ondoren haur jaio berria agurtzera joango dira udaletxeko atarira. Gozokiak ekarriko dituzte euren ibilbidean umeen artean banatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos