Gaur 1. Errejional mailako taldeak Irunen jokatuko du

J. ARANBERRI USURBIL.

Usurbil Futbol Taldeko 1. Errejional mailako taldeak hitzordu garrantzitsua du gaur goizean. Igoera faseko azkenbigarren jardunaldia jokatuko du eta igoera lortu ahal izateko partida erabakiorra dute gaurkoa. Usurbildarrak 4. postuan kokatuta daude eta gaur 11.00etan Irungo San Jose Obrero zelaian beraiekin berdinduta dagoen Dunboa Eguzkiren aurka jokatuko dute. Hala ere, 3. postua lortzea da herriko taldearen helburua eta horretarako azken bi jardunaldietan beraien aurretik den Segura Goierri taldea gainditu beharko dute. Talde honek Usurbilek baino puntu bat gehiago dauka.

Pasa den ostiralean jokatutako neurketan azken postuan zegoen Orereta Kafe taldearen aurka 2-1 irabazi zuen herriko taldeak Haranen. 2-0 aurretik jarri ziren, baina azkenean nahikoa lan ian zuten jokoan zeuden 3 puntuak lortzeko. Puntu hauek ezinbestekoak ziren asteburu honetan igoera lortzeko aukerekin jarraitu ahal izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos