Gaur eguerdian izango da Aizarnazabalgo IV. Sagardo lehiaketa

Eskola aurreko plazoletan izango dira sagardogileak

DV AIZARNAZABAL.

Uztaileko ekuatorea igarota, Karmen eguna eta eguraldi beroa gaurko iragarrita; eztarria sagardoz gozatu eta freskatu, lagun artean berriketan ibili eta pintxoak jan nahi dituenak ez du aitzakia handirik behar gaur Aizarnazabala hurbildu eta Gipuzkoako 12 sagardogile ezagunenen uzta bikaina dastatzeko.

Astigarragako Petritegi, Lizeaga, Bereziartua eta Alorrenea, Andoaingo Gaztañaga, Errenteriko Egi Luze, Hernaniko Akarregi, Urnietako Eula, Adunako Aburuza, Aiako Izeta, Azpeitiko Añota eta Usurbilgo Saizar izango dira gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera eskola aurreko plazoletan eta sari banaketa ere bertan egingo da; nahi adina sagardo dastatzeko aukera bikaina izango dute bertaratzen diren guztiek.

Fotos

Vídeos