Gaur azken eguna izena emateko autobusez BECera bertso finala ikustera joateko

GETARIA.

Hilaren 17an BECen izango den bertso-finalerako autobus zerbitzua jarri du aurten Bertsozale Elkarteak. Hasieran, Getariatik abiatzeko aukerarik ez zegoenez, Alamedatik Habanerara bertso-eskolak listatu bat ateratzea erabaki zuen, Getariatik zenbat jende izango zen ikusteko. Listatu honen arrakasta ikusita, Bertsozale Elkarteak autobusa Getarian hartzeko aukera jarri du martxan.

Beraz, ondorengo link-ean dago autobuserako tiketa (14 euro) erosteko aukera (https://www.bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/295). Gaur, asteartea, da azken eguna. Honenbestez, bertso-eskolatik argi utzi nahi da, zerrenda horretan izena eman izanak ez duela esan nahi autobuserako txartela erosi duenik (Getariatik jende nahikoa bazegoen ikusteko bakarrik osatu zela zerrenda hori) eta Bertsozale Elkarteko web orrian erosi behar dela txartela. Ordutegiak hurrengo asteartean jakinaraziko dira www.bertsozale.eus atarian eta erreserba egin den posta elektronikoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos