Gaur azken eguna Kursaal Eskurako autobusean izena emateko

Viktoria Mullova biolinarekin./
Viktoria Mullova biolinarekin.

Donostian Bemberger Symphoniker orkestra sinfonikoa entzutera joateko hilaren 9an

DV GETARIA.

Kursaal Eskura da Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udal ezberdinen elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu honek, Kursaal Zentroak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen da.

Gipuzkoako udalerri ezberdinetatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzultzen den autobusa hain zuzen ere.

Donostiara gerturatzeko hurrengo aukera, azaroaren 9an izango da, Bamberger Symphoniker en-tzutera joateko. Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kon-tzerturako sarrera, webgune honetan www.sarrerak.kursaal.eus. Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute, Getarian, info@getariaturismo.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 140 957 telefono zenbakira deituta eta azken eguna gaur izango da hori egiteko.

Babieratik etorriko dira Donostiara Bemberger Symphoniker orkestra sinfonikoko partaidean Jakun Hrusa zuzendariaren esanetara. Eurekin arituko da baita Viktoria Mullova errusiarra biolinarekin.

Fotos

Vídeos