Gaur aurkeztuko da 'Getaiko Euskera' liburua

Liburuaren azala. / AMAXKAR

Udal liburutegian, 19:00etan Ahotsak proiektuko liburua plazaratuko dute

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Udal liburutegian Ahotsak proiektuko liburuaren aurkezpena egingo da, 'Getaiko euskera' izenburua daramana . 2008an hasi ziren herriko hizkera aztertzen, zenbait herritarren parte-hartzearekin, eta liburu honetan, haien adierazpenak eta hizkeraren xehetasunak jaso dira. Hala, amaitutzat emango da orduan hasitako lana. Egileak, Ain-tzane Agirrebeña, Asier Sarasua eta Miren Zabaletak aurreratu dutenez, «herritarrak gonbidatu nahi ditugu liburuaren aurkezpenera etor daitezen»

Euren esanetan, «izaera berezia ematen diote herriko hizkerari getariarrek, doinuan eta joskeran. Dena dela, bi hizkera bereiztu daitezke herrian: kaletar-arrantzaleena eta baserritarrena». Interesgarria izango da eta azaldu liburutegira.

Fotos

Vídeos