Gaur arratsaldez jokatuko da Gervais Memoriala

Murgiondo irteeran. /  DV
Murgiondo irteeran. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Gaur arratsaldeko 19:15etatik aurrera hasiko da junior eta emakumezkoen mailako Gipuzkoako bakarkako erlojupeko txirrindularitza proba; 18 bat txirrindularik hartuko dute irteera maila honetan eta guztira 14,5 kilometro egin beharko dituzte.

Elite eta sub-23 mailako beste 18 bat txirrindulari arratsaldeko 20:15ean aterako dira Aizarnazabalgo behekaldeko zonaldetik 21 kilometro osatzeko. Denak minutu bateko aldearekin aterako dira, bata bestearen atzetik.

Ibilbidea, Aizarnazabaletik atera, Iraeta - Aizarnazabal - Muniosoro - Bedua - Muniosoro - Aizarnazabal herria izango da.

Ikusmin handia sortzen du ekainean urtero Aizarnazabalen egiten duen txirrindularitza proba gogor honek, eta jendea edozein bihurgunetan egoten da txirrindularien markak jasotzeko eta beraiek animatzeko.

Zaintza zerbitzua

Eskolako Zaintza zerbitzurako lan poltsa ireki Guraso Elkarteak. Eskolako gurasoak lehentasuna izanda ere, herritar guztiek izena eman ahalko dute ekainaren 15 bitartean liburutegian.

Olio eta arropa

Olio eta arroparen kontenedoreak herriko bilgunean jarri dira, Xotei atzeko bilgunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos