Gaur amaituko dira Amabirjin jaiak Zestoan

Bosgarren aldiz txapeldun izan ziren paella lehiaketan./
Bosgarren aldiz txapeldun izan ziren paella lehiaketan.

Umeentzako ekitaldiak, bazkaria, II. zekorketa eta kontzertu berezi batekin amaituko dira jaiak

K.ARRIZABALAGAZESTOA.

Adin guztietako koadrilak, hauen bazkari erraldoia eta jai giroa izan baziren protagonistak atzo, gaur gaztetxoek hartuko dute erreleboa, hauen udalbatza, txupinazoa, zezen txiki eta poniak, haurren bazkaria eta apar festa tarteko.

Gaztetxoentzat ekitaldiak izateaz gain, gaur, bigarren zekorketa, 'Amparito' eta Erdikaleko bandaren saioa, apar festa eta gaueko kon- tzertua izango dira, festak ondo eta indartsu amaitzeko.

9
00. Dultzaineroen diana.
10
00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11
00. Haurren udalbatzarra. Ondoren Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin.
12
00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik.
12
45. Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
13
30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat, dultzaineroek alaituta.
14
30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
17
30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, 2. zekorketa iragarriz.
18.00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea
Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18
30. Apar festa.
21
00. Suakai elektriko, Laranjadi plazan. Biolin eta biolontxelo elektrikoak eta batukada uztartuta, edozein txokotan entzun daitezkeen kanta ezagunenak bertsionatuz. Adin guztietarako.

Horrez gain, nobedade bezala, aspaldiko partez, garai batean festa amaieran dantzatzen zen zahagi-dantza berreskuratuko dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestuko Trikitixa elkarteak.

Temas

Zestoa

Fotos

Vídeos