Garaipena, Irati eta Aitanarentzat

Irati eta Aitana. Animoak bidali nahi izan zizkieten bi gazteei. / ARGAZKIAK AMAXKAR
Irati eta Aitana. Animoak bidali nahi izan zizkieten bi gazteei. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Oier Idiakezen arrebak Txilen izandako istripua gogoratu zuten Sporting de Herrera taldearen aurkako partidan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Lehenengo Erregionaleko 3. multzoak lehen faseko azken jardunaldia zuen jokoan asteburu honetan. Getariako Keta Babyauto taldeak sailkapeneko lehen postua ziurtatua zuen baina garaipena nahi zuten Sporting de Herreraren aurkako partidan.

Kirola besterik ez da baina larunbateko partidan gogo berezia jarri zuten jokalariak bertako kapitaina den Oier Idiakezen arreba eta bere lagunari animoak bidaltzeko. Aurreko igandean Irati Idiakez eta bere ikasketa laguna Aitana Txilen zeudela istripu bat izan eta zaurituak suertatu ziren.

Deustuko unibertsitateko bi ikasle hauek Hegoamerikako herrialdean zeuden ikasketak egiten eta haiek amaituta oporraldi labur bat gozatzeko asmoarekin, Santiagotik Viña del Mar herrira zihoazela autobus istripu batean zaurituta suertatu ziren zuten. Bi hildako ere izan ziren istripuan eta gehienak zaurituta amaitu zuten.

Hau guztia ezagututa, Ketako jokalariek partida amaieran irudian ikus daitekeen argazkia atera zuten Irati eta Aitana gogoan hartuta. Laster gurean izatea espero dugu eta izan dituzten zauriak erabat ahaztuta.

Partida

Partidari dagokionez, garaipen berri batekin amaitu zuten lehen fasea, 4-3 Herrerako (Donostia) taldeari irabazita. Partida kontrolpean izan zuten beti getariarrak eta golegileak Ander Lazkano, Martin Royo eta Iker Agirre izan ziren, azken honek bi gol egin ondoren. Honenbestez fasea gainditu eta zozketaren zain gera-tzen dira helburu garbi batekin, igoeraren borrokan jarraitu azken jardunaldira arte.

Gazteek, berriz, 2-3 galdu zuten etxean Añorgaren aurka. Golegileak Aratz Lertxundi eta Oihan Larrañaga izan ziren. Seigarren postuan amaitu du talde honek liga.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos