Galdakaon gaur jokatzen du Gorka Aristik DV pilota txapeketan

Gorka Aristi./
Gorka Aristi.

Kurtzea pilotalekuan jokatuko da partida arratsaldeko 19:00etatik aurrera

GETARIA.

Arratsaldeko 19:00ean Kurtzea pilotalekuan (Galdakao) jokatuko du Gorka Aristi getariar aurrelariak Bankoa Credit Agricole-EL DIARIO VASCO sarian.

Final laurdenetako partidan Mariezkurrena IIa iragarri zuten txapelketa hasi zenean baina eskuko mina omen du eta ordezko bezala Ibarloza izango du atzelari modura. Aurrean Osa eta Apezetxeak osatzen duten bikotea izango dute gaur.

Txapelketaren lehen kanporaketan bikote hau izan zen Getariako Sahatsagan Aurrekoetxea eta Zenekorta gainditu zituztenak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos